Sergio Lopez de Landache Peña
1979an Gasteizen jaiotako perkusiojolea. Perkusio etnikoa, gorputz-perkusioa eta perkusioaren didaktika ikasketak egin ditu, honako irakasleekin: Keith Terry, Aleix Tobías, Ido Sathler, Calderón, Aitor Zenarruzabeitia, David Lakandela eta Noel Sabón, besteak beste.
Gaur egun, Izarrako Urkabustaiz Musika Eskolako irakasle modura egiten duen lan pedagogikoaz gain, hainbat taldetan hartzen du parte perkusiojole modura: Aldakan, Turukutupa eta Kulunka.