Xabier Calzada Ordeñana
Constantin Adam irakaslearekin hasi zituen flauta-ikasketak. Geroago, Leioako Musika Kontserbatorioan hasi zen, eta, bertan, Maria Teresa Aguilar eta Horacio Parravicini irakasleen eskolak jaso zituen.
Goi-mailako flauta ikasketak egin zituen, Bruno Claverie irakaslearekin, Musikenen, Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegian, eta kalifikazio bikainak jaso zituen. Ondoren, Lyongo Goi-mailako Musika eta Dantza Kontserbatorio Nazionaleko (CNSMD) ikasle izan zen, eta Philippe Bernold, Julien Beaudiment eta Emmanuelle Réville irakasleen eskolak jaso zituen.
Gaur egun, musika garaikidea egiten duen “Ensemble Kuraia” taldeko, “Xare Laborategia” taldeko eta “Sónar” haize-boskoteko kide da. Era berean, ohiko kolaboratzailea da Bilboko Udal Bandan, Vitoria-Gasteizko Udal Bandan, Ovideo Filarmonia-n (OFIL), Extremadurako Orkestran (OEX), Bilbao Sinfonietta-n, Euskadiko Orkestra Sinfonikoan (OSE) eta Bilboko Orkestra Sinfonikoan (BOS). Azken horietan, bakarlari gisa jardun du Jaques Ibert-en flauta eta orkestrarako kontzertuan.
Irakasle modura, Bilboko Udal Eskolan (Bilbao-Musika) eta Leioako Kontserbatorioan aritu da. Gaur egun, flauta-irakaslea da Gasteizko “Jesús Guridi” Kontserbatorioan eta Urkabustaizko Musika Eskolan. Eskola magistralak eman ditu honakoetan ere: Peruko Kontserbatorio Nazionalean eta Mexiko Hiriko Kontserbatorioan. Gaur egun, zurezko haize-instrumentuen irakasle gonbidatua da EIOn (Euskadiko Ikasleen Orkestran).